Ahalduntzeko tailerretan izena eman nahi duten herritarrek izen-ematea udaletxeko harrera bulegoan egin beharko dute apirilaren 6a baino lehen.
Hauek dira eskainiko dituzten tailerrak, eta horien inguruko xehetasunak.
Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra Mertxe Arratibelek eskainiko du. Saioak astelehenetan izango dira, apirilaren 16an eta 23an eta maiatzaren 7an eta 14an, 09:30etik 12:30era.
Autoestimua lantzeko tailerra Miriam Herbok emango du. Saioak asteazkenetan izango dira, maiatzaren 10ean eta 24an eta ekainaren 6an, 13an, 20an eta 27a, 17:00etatik 20:00etara. Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian tailerra Silvia Ayerrak emango du. Saioak apirilaren 18an eta 19an eta apirilaren 21ean izango dira. Apirilaren 18an eta 19an 18:00etatik 20:30era egingo dute tailerra. Apirilaren 21ean, aldiz, 10:00etatik 13:00era. Autodefentsa ikastaroa Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristik eskainiko du. Apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan eskainiko dute urte osoan zehar.