Intza Sudupek haurrentzako elikagai osasungarrien inguruan hitzaldia emango du Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 19a

Intza Sudupe nutrizionista eta dietista azkoitiarrak hitzaldia emango du bihar, Aukera osasungarriak gure haurrentzako izenpean. Umeentzako elikagai osasungarriak nola aukeratu, etiketak nola irakurri eta teorian jakinekoa dena praktikan nola jarri azalduko du Sudupek, Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolan. 18:00etan hasiko da saio irekia, eta gurasoak gonbidatu dituzte parte har dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide