Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa ikusgai izango da asteburuan, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 16a

(Argazkia: Maxixatzen) Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko argazki erakusketa ikusgai izango da asteburuan, Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Bihar, larunbata, eta etzi, igandea, egongo da zabalik erakusketa; goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen eta Felix Sanchez argazkilari oñatiarraren lanek osatzen dute erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide