Teknologia berrien inguruko ezagutza gaztetxoei modu arduratsuan irakasteko tailerrak izango dira Jolastek proiektuaren eskutik. Gauzatuko diren tailer ezberdinetan industrian, zientzian edota medikuntzan erabiltzen diren teknologien oinarriak landuko dira, hala nola, robotikaren, programazio lengoaiaren edota 3D inprimagailuen inguruko teknologiak landuko dira. Gailu horiek bideojokuen sorkuntzarako edo mugikor aplikazioak egiteko balioko dute beste erabilpen askoren artean. Eta, hiru dimentsiotako inprimagamailuak ezagutzeaz gain, piezak sortzeko aukera izango da ordenagiluz lagunduriko diseinu programen bitartez.
10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioak euskaraz eta modu praktikoan egingo dira, eta ikasleak talde txikitan antolatuta egongo dira.