Irudietan: Azkoitian XIX. Taldez Talde Kontzejupeanen bigarren emanaldia

Nerea Uranga 2018ko martxoaren 11

Bizkargi musika eta dantza eskolakoek parte hartu dute, 'Euskal musika tresnak eta dantza' gai hartuta

Marta Oruesagasti dantza irakaslea zena gogoratuz hasi dute gaur, igandea, Azkoitian XIX. Taldez Talde Kontzejupean egitasmoaren bigarren emanaldia. Oruesagastiren dantza ikasle izandako Aitor Sorazu dantza irakasleak aurreskua dantzatu du Kontzejupean bildutako jendearen aurrean. Kontzejupea eta bertako arkupeak jendez bete dira gaur eguerdian Euskal musika tresnak eta dantza gai hartuta egindako emanaldian. Saioan Bizkargi musika eta dantza eskolako abeslariek, musikariek eta dantzariek parte hartu dute. [flickr_set id="72157691322460782"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide