Azkoitiko Sostenipe talde feministak arratsalderako deitutako mobilizazioak erantzun beroa izan du. Ehunka lagun batu dira
Mundua geldituko dugu mundua mugitzeko pankartaren atzean, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, eta
Gora borroka feminista oihu eta txalo zaparrada artean amaitu dute protesta. Emakumeen Nazioarteko Eguneko Azkoitiko bigarren elkarretaratzea izan da 18:30ean egin dutena;
goizean ere, lanuztearekin batera, jendetza elkartu da plazan.
Elkarretaratzearen amaieran Sostenipeko kide batek hartu du hitza, eta azpimarratu du "emakumeak sisearen bizkarrezurra" direla. "Eta nazkatuta gaude gainean daramagun pisuaz", gaineratu du. Salatu dute emakumeek lanaldi bikoitza egiten dutela eta askok %30 gutxiago kobratzen dutela lanpostu berdinagatik. "Lanetik irten eta lanean jarraitzen dugu. Europan emakumeok batezbeste astean 26 orduz egiten ditugu lan ordaindugabeak; gizonek, berriz, 9 orduz. Beraz, lan ordainduan berdintasunik ez egoteaz gain ikusten ez diren eta ordaintzen ez diren lanen ardura dugu". Hain zuzen, ardura horiek – "janaria prestatzea, pertsonen zaintza, ingurukoen behar emozionalak asetzea"—oinarrizko beharrak asetzen dituztenak direla azpimarratu dute, "sistema kapitalistak lan horiei baliorik ematen ez bazaie ere".
Ikusi argazkiak, hemen: