Ehunka lagunek bat egin dute Martxoaren 8ko aldarriekin

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 8a

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ehunka gizon-emakume atera dira gaur goizean Azkoitiko plazara, emakumeen eskubideak aldarrikatzera. Nazioarteko greba feministarekin eta Euskal Herriko mugimendu feministak Emakumeok* planto!  lelopean deitutako lanuzteekin bat egin dute herritar ugarik, eta 11:00ak iristearekin batera, beraien lanpostuak utzi eta plaza hartu dute berdintasunaren alde. Anbulatorioko langileek, berriz, lantoki aurrean egin dute elkarretaratzea. Azkoitiko hainbat saltoki ere lanuzte feministara batu dira, eta itxita egon dira zenbait ordutan. Arratsaldean ere etenak egingo dituzte saltoki batzuek. Arratsaldean jarraituko dute Martxoaren 8ko mobilizazioek Azkoitian. 17:30ean, II. Adierazpen Lehiaketako sari banaketa egingo dute Artxamendi Topalekuan, eta 18:30ean, elkarretaratzea izango da plazan, Sostenipe talde feministak deituta. Segidan, pintxo-pote morea hasiko da plazan, eta 21:00etan pikoteo-afaria egingo dute, Koxka tabernan. Ikusi goizeko argazkiak, hemen:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide