Jingo umoristak emanaldia eskainiko du ostiralean Azkoitiko Zurt tabernan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 28a

Ikuskizuna doakoa izango da, eta 22:30ean hasiko da. Niumpaloal Arte antzerki konpañiako kideek ekoiztutako ikuskizuna da ostiralekoa.

Jingo umorista. Umorea oinarri duen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute ostiralean Azkoitian. Izan ere, Jingo umoristak ikuskizuna eskainiko du Zurt tabernan, 22:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da eta, beraz, nahi duen oro hurbil daiteke emanaldia ikustera. Niumpaloal Arte antzerki konpañiako kideek sortutako ikuskizuna da ostiralekoa. Hasiera batean, emanaldia otsailaren 2an eman behar zuten, baina artistak izandako arazo batzuk medio, data atzeratzea erabaki zuten. Niumpaloal Arte antzerki konpañiak antzerki alternatiboa ekoizten du, umorea klabean. Komedia klasikoa eta umore poetikoa uztartzen dituzte beren lanetan. Gainera, gorputzaren adierazkortasuna muturrera eramaten dute, publikoarengana iristeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide