Marta Oruesagasti euskal dantzen irakasle ohia hil da

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 22a

Azkoitian erreferente handia izan da Oruesagastu euskal kulturaren eta dantzaren munduan egindako lanagatik. Astearean zendu zen, gaixotasun baten ondorioz.

Marta Oruesagasti.(Maxixatzen.eus) Marta Oruesagasti (Azkoitia, 1942-2018) euskal dantzen irakasle ohia hil da. Joan den asteartean hil zen , 76 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Elosua auzoko Bega baserrian jaio zen Oruesagasti, eta urteetan zehar Azkoitian erreferente handia izan da euskal kulturaren eta dantzaren munduan. Duela 40 urte inguru  ireki zuen dantza eskola, eta han 20 bat urtez aritu zen euskal dantzak irakasten.  Azkoitiko ehunka neska-mutilek ikasi zuten fandangoa eta arin-arina dantzatzen Oruesagastiren aginduak jarraituta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide