Kontzertuak iragartzeko egin duten kartela. (Matadeixe)
Beste eskaintza musikal batekin dator aste honetan Azkoitiko Matadeixe. Izan ere, ostiralean, hilaren 23an, kontzertu bana eskainiko dute Matadeixen Falta eta Txost! taldeek, 22:30ean hasita.
Falta taldea Hazparnetik iritsiko da Azkoitira. 2016an sortu zen, eta post-rocka lantzen du. Besteak beste, Pink Floyd, Nirvana, Dut eta Lisabo taldeen eragina antzeman daiteke beren abestietan. Txost! taldea, berriz, Goierritik helduko da.
Txot!-eko taldekideak Klakson eta Isuo Sasiia bikotetik elkartu ziren. Jon Murua gabiriarra (tronpeta), Aritz Ormazabal zumarragarra (baxua), Mikel Arriaran zumarragara (bateria) eta Josu Isaias Isuo Saiia zarauztarra (gitarra) dira taldekideak.
Zuzenekoak entzutera bertaratzen direnek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera.