Aratz Igartzabal, IX. Erniarraitz txapelketako lehen finalista

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 18a

Erniarraitz bertsozale elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Erniarraitz txapelketa hasi da gaur, Azkoitiko kultur etxean egin duten lehen kanporaketarekin. Dozenaka lagun elkartu dira lehenengo saioan, eta honako bertsolariak izan dira oholtza gainean: Oier Etxeberria, Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Aitor Servier, Joanes Illarregi eta Txaber Altube. Horietatik, Igartzabalek lortu du puntuaziorik altuena (236,5), eta, beraz, zuzenean sailkatu da martxoaren 16an Azpeitian egingo duten finalera. Guztira, 18 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketan, eta Azkoitikoaz gain, beste bi kanporaketa egingo dituzte datozen asteetan: bata otsailaren 25ean izango da Errezilgo Borondegin; eta, bestea, martxoaren 4an egingo dute, Zestoako kultur aretoan. Hiru kanporaketetan puntu gehienak lortzen dituzten sei bertsolari sailkatuko dira finalera. Gaurko kanporaketan, honela geratu da sailkapena: Aratz Igartzabal (236,5 puntu); Joanes Illarregi (235); Txaber Altube (222,5); Maialen Akizu (222,5); Oier Etxeberria (221); eta Aitor Servier (207,5). Ikusi lehen saioko argazkiak, hemen:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide