Jone Zabaleta, eskubitik lehenengoa, txapelketan.
Larunbatean 23 urtez azpiko 3.000 metroko Espainiako Txapelketa jokatu zuten Salamancan, eta Jone Zabaleta atleta azkoitiarrak brontzezko domina lortu zuen. 10:18:88 denbora egin zuen Zabaletak.
Hainbat garaipen lortu du azken urteetan Zabaletak. Joan zen hilean, esaterako, Gipuzkoan 3.000 metroko pista estaliko proban inoiz egin den bigarren markarik onena lortu zuen. Irakurri
hemen UROLA KOSTAKO HITZAk 2015ean Zabaletari egindako elkarrizketa.