Hamar bikote lehiatuko dira Emakumezkoen Binakako Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 12a

Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak antolatuta, Emakumezkoen Binakako Txapelketa hasi dute Txerloiako pistetan. Bi kategoriatan banatuta, binakako partidak jokatuko dituzte datozen asteetan, eta, guztira, hogei lagunek hartuko dute parte. Lehenengo kategorian, honako bikoteak lehiatuko dira: Leire Gil eta Irune Beitia; Karmen Zendoia eta Naiara Aranbarri; Maje Zubizarreta eta Miren G. Aranbarri; Txaro Vazquez eta Aiora Odriozola; Marian Ucin eta Amaia Zubizarreta; eta Sorkuntde Garate eta Idoia Sarasola. Bigarren kategorian, berriz, bikote hauek izango dira: Idoia Azkoitia eta Ana Azkoitia; Aintzane Ucin eta Eli Ucin; Oihane Larrañaga eta Mari Arenas; eta Naiara Sudupe eta Leire Agirre. Azkoitiko Gazteen Opena, hastear Horrez gain, klubak jakinarazi du martxoaren 1ean Azkoitiko Gazteen Opena hasiko dela, eta parte hartzaileek otsailaren 26ra bitartean dute izena emateko aukera,  669-62 18 02 telefonora deituta (Ainhoa Peña Juaristi) edo txtenis@gmail.com helbidera idatzita. Kimu txiki (2007an jaiotakoek), kimu (2006), infantil txiki (2005), infantil (2004) neska-mutilek har dezakete parte txapelketan, eta partidak banaka ligaxka erara jokatuko dira. Kanporaketak, ordea, binaka izango dira. Partidei dagokienez, larunbat eta astegunetan 09:00etatik 22:00etara bitartean jokatu ahal izango dira norgehiagokak; eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara artean. Epe horien barruan, bakoitzak nahi duen egun eta orduan jokatu ahal izango ditu partidak, eta aurrez pista erreserbatu beharko da, 669-62 18 02 telefonora hots eginda. Dena den, antolatzaileek esan dute larunbat arratsaldetan jokatzeko pista 13:00ak baino lehen erreserbatu beharko dela.
   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide