Irudimena dantzan jarri dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 11

Inauterietako egun nagusia izan zuten atzo, larunbata, Azkoitian, eta askotariko mozorro eta irudiak ikusi ahal izan ziren egun osoan zehar. Ohi bezala, umoreak ez zuen huts egin herriko txokoetan, eta giro ederra izan zen nagusi ordu txikiak bitartean. Azkoitiko Udalak antolatutako mozorro lehiaketari dagokionez, taberna onenaren saria Etxe-Aitz tabernak irabazi zuen, eta bigarren postuan Iturri geratu zen; talde txikietan, 90. hamarkadako telezaborrak jaso zuen nagusia, eta haren atzetik geratu ziren Minutun 10 ezetz! idi dema eta Funeral Gospel taldeak, hurrenez hurren; Talde handietan, Nordeko Eskandinabuk koadrilak jaso zuen lehenengo saria, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren 30 moja + apaiza, abesbatza eta Kyla Odin Vikingoak Azkoitiko herria konkistatzera taldeak.   [flickr_set id="72157663578028427"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide