Orain dela ordubete inguru gertatu da. Lurra eta harriak erori dira errepidera. Trafikoa motela da uneotan toki horretan, baina ari dira bide garbitzen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.
Lur jausi bat izan da Aizpurutxotik Azkoitira bidean, G-I631 errepidearen 23. kilometroan, eta trafikoan ari da izaten eragina. Orain dela ordubete inguru gertatu da lur jausia eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, trafikoa moteldu du pare horretan. Lurra eta harriak erori dira errepidera, baina ez dute bidea guztiz itxi. Aldiz, foru aldundiko langileak eta ertzainak lanean ari dira lur jausia izan den tokian; zatirik handiena kendu dute, eta errepidea garbitzen jarraitzen dute.