Joan den zapatuan, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa 'Eusko Label Saria' irabazi zuen Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiar aizkolariak, Aitzol Atutxa Atutxa II.a lagun zuela, Abadiñon. Ugaitz Mugertza Mugertza II.a eta Joseba Otaegiren kontra neurtu zituzten indarrak, eta Azkoitiko eta Dimako aizkolariek 19 minutu eta 45 segundo behar izan zituzten lanak bukatzeko.