"Elur mota guztietan" eskiatzeko ikastaroa antolatu du Azkoitiko Anaitasuna elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 30a

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak "elur mota guztietan" eskiatzeko tekniken inguruko ikastaroa antolatu du otsailaren 19rako. Gavarniera (Frantzia) joango dira izena ematen dutenak, eta, horretarako, 05:30ean abiatuko dira liburutegi ondoko geltokitik. Ikastaroak plaza mugatuak ditu, eta interesa dutenek Lopetegi iturgintzan eman behar dute izena. Anaitasunako bazkide ez direnek 180 euro ordainduko dute, eta bazkideek, berriz, 160 euro. Prezio horretan sartzen dira, besteak beste, forfaitaren, mantenu erdiaren eta autoen bidaiako kostuak. Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da federatuta egotea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide