Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Antiespezista taldeak kontzertu gaua antolatu du ostiralerako. Ordea, musika saioak ez ezik, beste hainbat ekitaldi ere egingo dute Azkoitiko Matadeixen. 20:30ean, afari beganoa egingo dute, eta 22:00etan kontzertuak hasiko dira: stoner eta rock doinuak lantzen dituen Kolp talde lazkaotarrak eta A tuti plain punk-rock talde eibartarrak eskainiko dituzte emanaldiak.
Afarira nahiz kontzertuetara joan nahi dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute; soilik afariarako txartelak, berriz, sei euro balio du; eta kontzertuetara joan nahi duenek hiru euro ordainduko dute.