Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Volkswagen Passat eta Peugeot 306 markako bi autok talka egin dute Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen Azkarate mendatean, 16:45 inguruan. Ertzaintzaren arabera, bi emakume zauritu dira istripuan, bi autoen gidariak, eta Zumarragako ospitaera eraman dituzte, arin zaurituta.
Azkoitiko norantzan, tunelaren irteeran jazo da istripua, eta auto ilarak daude une honetan (18:00). Ertzaintza errepidea garbitzen eta zirkulazioa bideratzen ari da.