'Educacion prohibida' dokumentala eskainiko dute Azkoitiko Abaraxka aterpetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

Azkoitiko Abaraxka aterpetxean Educacion prohibida dokumentala eskainiko dute hilaren 31n, hurrengo asteazkenean. 17:30ean izango da emanaldia, eta sarrera doan izango da. Hezkuntza mota desberdinak jorratzen ditu ikus-entzunezko lanak, eta hezkuntza modernoaren logikak zalantzan jartzen ditu, hezkuntzaren paradigma berri baten beharra aztertuz. Antolatzaileen esanetan, dokumentalaren helburua da eskolaren oinarrien inguruko hausnarketa egitea eta "maitasuna, errespetua, askatasuna eta ikasketan" oinarritzen den hezkuntza integral bat bultzatzea. Hemen ikus daiteke dokumentalaren trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=BPME2GHBe9s

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide