'Moby Dick' antzezlana. (Gorakada konpainia)
Gorakada taldeak
Moby Dick haur eta helduei zuzendutako antzezlana eskainiko du larunbatean, 18:00etan, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Herman Melvillen eleberri ospetsua antzerkira egokitutako obra da
Moby Dick, eta, konpainiaren esanetan, gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheretan murgilduko dira, eta obrak "jolas egiteko eta gure imajinazioa martxan jartzeko" aukera ematen du. Sei urtetik gorakoei zuzendutako ikuskizuna da, eta sarrera lau eurotan jarri dute.
Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslearen saria irabazi zuen obrak duela hiru urte, eta Jose Kruz Gurrutxaga azkoitiarra da hango aktoretako bat. Antzezlanaren harira, Urola Kostako Hitzak
elkarrizketa egin zion Gurrutxagari 2015ean.