'Barkora, Marinelak' hitzaldi musikatua eskainiko dute larunbatean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 24a

Errenteriako Andra Mari abesbatzak, Andoni Sierra zuzendariaren gidaritzapean, Barkora, Marinelak! hitzaldi musikatua eskainiko du larunbatean, Azkoitiko Intsausti jauregian. Duela bi urte, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskideko kolektibo izendatu zuten Errenteriako abesbatza, eta taldeak Azkoitiko ekitaldiarekin hasiko du 2018ko jarduera.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Azkoitiko Udalak eta Eresbil erakundeak antolatu dute ekialdia, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politikarako sailaren laguntzarekin. 1784ean Pasaiako portutik abiatuko zen espedizio bat irudikatuz, XVIII. mendeko musikan barrera eramango dituzte ikusleak. Mende horretan sortutako doinuekin eta jauntxoek beraien jauregietan egiten zituzten emanaldietarako propio sortutako musikarekin osatu dute saioa, eta, antolatzaileen arabera, guztiei zuzendutako emanaldia izango da, "baita musika klasikoa entzuteko ohiturarik ez dutenei ere". Saioaren narratzailea Iñigo Salaberria da, eta 18:00etan hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide