Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Matadero Ekintzakek antolatuta, Mohama Saz talde madrildarrak eta Cabezafuego musikariak kontzertu bana eskainiko dute ostiralean, Matadeixen, Azkoitian. 22:30ean hasiko dira kontzertuak, eta Adrian Ceballosek, Javier Alonsok, Arturo Pueyok eta Sergio Ceballosek osatutako Mohama Saz taldeak Negro es el poder diskoa aurkeztuko du. Rock eta jazz psicodelikoa lantzen du taldeak, doinu turkiarrekin uztartuz.
Cabezafuego izen artistikoaren atzean, berriz, Iñigo Garces dago. Hamaika musika taldetan aritu ondoren — Half Foot Outside, Mermaid, Atom Rhumba, Royal Canal, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Black Lagun, Bizardunak— bakarkako bideari ekitea erabaki zuen 2013an.