Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat gaur eta bihar

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 22a, 11:10

(Argazkia: Azkoitiko Udala) Azkoitiko Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira gaur eta bihar, hau da, urtarrilaren 22an eta 23an. Zebrabideen konpontze lanek eraginda itxiko dituzte bi errepideak. Astelehenean fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dituzte, eta, asteartean, pintaketa lanei ekingo diete. Hiru zebrabide berrituko dituzte: bi Ibai-Ondo kalean, eta, bat, Xabier Muniben. Alternatiba gisa, herrigunera doazen ibilgailuak Plaza-Berritik barrena desbideratuko dituzte. Jausoro eta Altzibartik datozenek, berriz, bariantea erabili beharko dute edo Aingeru kaletik sartu. Litekeena da lanak egiten ari diren bitartean gune edo kale bat libre geratzea. Kasu horretan, udaltzainek kale bat edo bestea puntualki ireki dezakete. Udalak azaldu duenez, edozein kasutan, ahalegina egingo dute normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide