Inko Mujika eta Alejo Azkue nagusi, Udazkeneko Tenis Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 22a

Txapelketako finalistak eta antolatzaileak, atzo. (Txerloia Tenis Kluba) Txerloia Tenis Klubak antolatuta, Udazkeneko Tenis Txapelketako gizonezkoen finalak jokatu zituzten atzo, Txerloiko tenis pistetan. Hasiera batean, goizean ziren jokatzekoak norgehiagokak, baina, eguraldi txarraren ondorioz, azkenean arratsaldean izan ziren saioak. ATG 1000 kategorian, Inko Mujika legorretarrak jantzi zuen beste behin txapela, Aitor Magallanes aretxabaletarrari 6/4, 6/7 eta 6/3 irabazi eta gero. ATG Quick kategoriari dagokionez, Alejo Azkue azkoitiarra izan zen garaile. Jagoba Zubimendi zestoarrari 6/4 eta 6/4 nagusitu zitzazion Azkue. Hurrengo txapelketa emakumezkoena izango da. Bi mailatan banatuta, binakako txapelketa jokatuko dute tenis jokalariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide