Odei Arregik ipuin kontaketa saioa eskainiko die mintzalagunei

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 16a

Odei Arregi ipuin kontalari azkoitiarrak ipuin kontaketa saioa egingo die Azkoitiko Mintzalagun egitasmoko kideei, ostegunean. Estreinekoz, helduei zuzenduko die saioa, eta papiroflexia bidez egindako ipuina kontatuko du. Etzi, 18:00etan izango da saioa, Elkarguneko Zeharkako gelan. Onodren, mintzalagunak Aita Madinabeitia plazan elkartuko dira, eta pintxo potea egingo dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide