Bi kontzertu izango dira hilaren 27an Azkoitiko plazan

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 13a

Lehendabizi, Yakovlev 42 taldeak joko du, eta, ondoren, Etsaiakeroakek eskainiko du kontzertua. 23:00etan hasiko dira musika emanaldiak, Azkoitiko Um blem ble tabernarien elkarteak antolatuta. 

Etsaiakeroak taldea. Yakovlev 42 eta Etsaiakeroak taldeek kontzertu bana eskainiko dute urtarrilaren 27an, zapatuan, herriko plazan. 23:00etan hasiko dira kontzertuak, Azkoitiko Um blem ble tabernarien elkarteak antolatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide