Irudietan: Ehunka herritarrek harrera egin diete Errege Magoei Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 6a

Azkoitiko Parrokian ez ohiko irudia ikusi ahal izan zen atzo iluntzean. Izan ere, eguraldiaren ondorioz, bertan behera geratu zen Errege Magoen kabalkada, eta horren ordez elizan eman zieten ongietorria Meltxor, Gaspar eta Baltasarri. Ehunka lagun elkartu ziren elizan, eta "ekarriko!" oihu artean hartu zituzten hiru Errege Magoak. Hainbat bertso abestu zituzten, eta ekitaldia amaitutakoan gozokoiak bota zizkieten eliza atarian bertaratutakoei. Herrigunean ez ezik, Elosu auzoan ere harrera beroa egin zieten Errege Magoei. (Argazkiak: Ibon Errazu) Ikusi argazki guztiak, hemen: [flickr_set id="72157668181649459"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide