Autismoaren Espektroko Nahasketa (AEN) duten pertsonen inguruan gizartea sentsibilizatzeko asmoz, Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatzeko erronka jarri du abian
Marea Urdina egitasmoak. Marea Urdina ekimena autismoa gertutik bizi duten Gipuzkoako lau familik eta hainbat lagunek osatzen dute. 62 kilometroko itsas zeharkaldia egin nahi dute uztailean, eta erronka horretako segurtasuna bermatzeko crowdfounding kanpaina bat abiatu dute.
Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak bere babesa eman nahi dio Marea Urdina egitasmoari, eta "gizarte sentsibilizazioan laguntzeko prestutasuna" azaldu du klubak. Hori dela eta, hilaren 13an Deportivo Alaves B taldearen aurka Txerloian jokatuko duten neurketan, zozketa bidez eskuratzen duten diru guztia egitasmoari dohaintzan emango diola adierazi du Anaitasunak. Horregatik, klubak herritar guztiak deitu ditu urtarrilaren 13an Txerloira joatera.