Juan Ramon Tapia azkoitiar pilotari ohia hil da

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 3a

Juan Ramon Tapia Juaristi Tapia II.a (Azkoitia, 1943) atzo hil zen Oiartzunen, 74 urte zituela. 1961ean egin zuen debuta esku pilotan, eta Gipuzkoako kirolari onena izendatu zuten 1964ean. Tapiaren aldeko hileta gaur, asteazkena, izango da Oiartzungo Esteban Deunaren parrokian, 19:00etan.

Jaun Ramon Tapia 'Tapia II.a', argazkian ezkerrekoa, artxiboko irudi batean. Juan Ramon Tapia Juaristi Tapia II.a (Azkoitia, 1943) pilotari ohia atzo hil zen Oiartzunen, 74 urte zituela. 1961ean egin zuen debuta esku pilotan, eta bere anaia Fernando Tapia Tapia I.arekin jokatu zuen partida. Tapia II.a aurrelaria izan zen, eta bere arma garrantzitsuenak bolea eta azkartasuna zituen. Gipuzkoako kirolari onena izendatu zuten 1964ean. Tapiaren aldeko hileta gaur, asteazkena, izango da Oiartzungo Esteban Deunaren parrokian, 19:00etan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide