Lanak egiteko abenduaren 23an itxi zuten igerilekua, eta datorren astean irekitzea aurreikusten bazuten ere, obrak uste baino azkarrago egin dituztenez, gaur zabaldu dute berriro. Guztira 56 argi jarri dituzte: 40 igerileku handian eta 16 txikian. Bestalde, igerilekua itxita egon den egunetan garbiketa lanak ere egin dituzte.