Atzo jarri zituzten ikusgai bi jaiotza parrokian. (Maxixatzen)
Atzo arratsaldeaz geroztik ikusgai dira Azkoitiko Parrokian Gabonetarako egin dituzte bi jaiotzak. Horietako bat guraso talde batek egin du materialak berrerabilita, eta, bestea, Azkoitiko Parrokiako lagun talde batek osatu du. Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak bedeinkatu zituen bi jaiotzak atzo arratsaldean, eta bertan izan ziren hainbat haur eta guraso.
Argazki bilduma Maxixatzenen webgunean ikus daiteke.