Jorge Alkorta triatleta aukeratu dute 2017ko Azkoitiko kirolari onena

Nerea Uranga 2017ko abenduaren 22a

Hamazazpi kirol modalitateko kirolari onenei oroigarri bana eman die Azkoitiko Udalak

2017ko Azkoitiko kirolari onenak izendatu eta urteko herriko kirolari onena aukeratzeko ekitaldia egin dute gaur Azkoitiko udaletxean. Hamazazpi kirol modalitatetako kirolari onenei beren lana aitortu eta oroigarri bana eman die Azkoitiko Udalak. Segidan, horien artean 2017ko Azkoitiko kirolaria aukeratu dute: Jorge Alkorta triatleta, hain justu. Alkorta 1992an federatu zen triatloian, "herriko aurrenetakoa izango zen", azpimarratu dute ekitaldian. Ironman bat egina da, eta hamar aldiz egin du Zarauzko Triatloia. Sei urtetan beteranoen bigarren mailan sprint distantziako eta olinpikoetan txapelduna izan da. Guztira, 300 bat triatloitan parte hartu du Alkortak. Javier Zubizarreta alkateak kirolari guztiak zoriondu ditu udalaren izenean; era berean, horiek egiten duten ahalegina eta lana nabarmendu ditu. Kirolariez gain, kirol elkarteetan lanean ari diren herritarrak eta kirolariek inguruan izaten dituzten pertsonen lana ere gogoan izan du. Kirolari guztiei beren jardunean lanean segitzeko animoak ere eman dizkie alkateak. Kirolariez gainera, herriko bi kirol elkarteri aipamen berezia egin die Azkoitiko alkateak 25 urte bete dituztelako aurten: Zubiaurre Igeriketa Elkartea eta Azkoitiko Triatloi Taldea. Kirol modalitate desberdinetan oroigarria eta aipamena jaso duten Azkoitiko kirolariak:
  • Esku pilota: Jagoba Uranga.
  • Futbola: Maider Badiola Alberdi.
  • Karatea: Iosu Conde Rubio.
  • Xakea: Carlos Sanchez Ruesga.
  • Atletismoa: Jon Perez.
  • Igeriketa: Joanes Txurruka Aizpuru.
  • Duatloia-Triatloia: Jorge Alkorta.
  • Ehiza: Josu Astigarraga.
  • Arrantza: Aitor Madrazo.
  • Txirrindularitza: Iker Uria.
  • Tenisa: Lara Martin.
  • Boloak: Jose Muñoz.
  • Saskibaloia: Jakes Odriozola.
  • Gimnasia Erritmikoa: Laura Alberdi, Aitana Sanchez, Mirari Iturbe, Itsaso Soraluze, Eider Caballero eta Irati Aranbarri.
  • Herri Kirola: Julen Alberdi.
  • Automobilismoa: Denis Martin.
  • Kirol-dantza: Jenny Calero.
[flickr_set id="72157689809931881"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide