Lehen sorospen eta desfibriladore ikastaroak egingo dituzte Azkoitiko Gurutze Gorrian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 18a

Azkoitiko Gurutze Gorriak lehen sorospenari eta desfibriladoreari buruzko tailerrak antolatu ditu, eta izena emateko epea zabaldu du. Lehen sorospen ikastaroari dagokionez, 40 orduko tailerra izango da. Honako egunetan izango dira saioak: abenduaren 23an, 26an, 27an, 28an, 30ean eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. 09:00etatik 13:30era bitartean elkartuko dira, eta saio teoriko-praktikoak egingo dituzte. Gehienez hamabost egunez har dezakete parte ikastaroan, eta izena ematen dutenek 125 euro ordainduko dute. Desfibriladoreari buruzko ikastaroari dagokionez, urtarrilaren 3an eta 4an izango dira saioak, 16:00etatik 20:00etara artean. Zortzi orduko tailerra izango da, eta zortzi lagunentzako plazak daude. 85 euroko prezioa du ikastaroak, eta saioak teorikoak nahiz praktikoak izango dira. Bi tailerrak berdura plazan dagoen Gurutze Gorriaren egoitzan egingo dituzte, eta taldearen arabera, euskaraz edo gaztelaniaz izango dira saioak. azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbidean edo 607-51 26 57 telefonoan eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide