Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren piano emanaldiak izango dira Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 18a

Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleek lehenengo hiruhileko entzunaldiak eskainiko dituzte. Bi egunetan izango dira kontzertuak: bihar eta asteazkenean. Bi saioak 19:00etan izango dira, Elkarguneko Oteiza aretoan. Ostiralean, hilaren 22an, berriz, Gabonetako kontzertua eskainiko dute ikasleek, eta bertan hartuko dute parte gazteen orkestrak, biolin eta klarinete taldeek. Gabonetako abestiek osatuko dute egitarauaren zati handiena, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte emanaldira. 18:30ean hasiko da kontzertua, Elkarguneko areto handian.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide