Ezkerretik eskubira: Antonio Casado da Rocha (EHU), Juan Ramon Alberdi, Ekaitz Goikoetxea eta Edurne Otamendi.
Kristalinoaren koloretik lanari esker jaso du saria Juan Ramon Alberdik, eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak, berriz,
Ezer ez eta festa lanarekin. Sari banaketa gaur eguerdian egin dute, Donostiako Filosofia eta Zientzien falkultatean. Lehenengo saria ex aequo ematea erabaki du epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du. Gaurko ekitaldian, sariak emateaz gain, aforismo hautatuak irakurri dituzte. Duela bi urte ere Alberdik irabazi zuen aforismo lehiaketa, eta iaz, berriz, hirugarren sailkatu zen. Lehiaketara aurkeztu diren lanak Donostiako Filosofia eta Zientzien falkultateko irakasle Cristina Lasak eta Eider Rodriguezek eta Juan Kruz Igerabide idazleak epaitu dituzte.
Oihenart aforismoen lehiaketaren helburua da pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea. Aforismoak modu laburrean azaldutako pentsaerak dira, alegia ideiak adierazteko testu osoak baina motzak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak⦠Aforismoen lehiaketa EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.