Larunbatera arte zabalik dago bidezko merkataritzaren denda Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Azkoitiko Torre Zuri erakustokian zabalik dago bidezko merkataritzaren azoka. Larunbatean itxiko dute saltokia, baina, bitartean, goizez (10:30-12:30) eta arratsaldez (17:00-19:30) zaballtzen dute. Ohi bezala, garapen bidean dauden herrialdeetako produktu ugari ari dira saltzen: kafea, txokolatea, kremak, jostailuak, apaingarriak... Jasotako irabaziak  zuzenean ekoizleei bideratuko dizkiete.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide