Anton Mendizabalen bost eskulturak Oteiza Frontoien ondoan jarri ditu Udalak. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoko berdegunean. Bost eskultura jarri dituzte, eta horiek 'Pilotaz' izeneko proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei irudietako bost lan dira. Eskulturek erakusten dute da pilotariek eskupilotan aritzean egiten dituzten mugimendu ezberdinak. Hala, eskulturak jartzearen helburua da eskupilotari eta pilotariei balioa ematea.
Mendizabalek Kutxa Fundazioaren mezenasgoarekin sortu zituen artelanak 1990ko hamarkadan, eta entitate horrek du gaur egun obren jabetza. 2016ko ekainean Azkoitiko Udalaren esku utzi zituen artelanak Kutxa Fundazioak.