Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txalo Produkzioak konpainiak Jainko Basatia antzezlana eskainiko du larunbatean, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Istorioa honakoa da: bi bikote elkartzen dira beraien seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko. Edukazio handiz hasten dira hizketan guztiak, baina pixkanaka beste bide bat hartuko du bilerak. Yasmina Reza antzerkigileak sortutako obra da Le Dieu du Carnage komedia dramatikoa, eta Txalo Produkztioakek euskarara ekarri du. Hainbat hizkuntzara moldatua izan da antzezlana, eta arrakasta handia izan du nazioartean.
Azkoitiko Udalak antolatu du antzerki emanaldia, eta 19:30ean jarri du hitzordua. Jakinarazi duenez, aurrerantzean ordu horretan izango dira antzerki emanaldiak, publiko gehiagorengana iristeko asmoz. Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira egunean bertan, sei eurotan.