Musika eta bideojokoak programatzen irakatsiko dute Azkoitiko Gabonetako Tailer Teknologikoetan

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 11

Gazte Astearen barruan, Gabonetako Tailer Teknologikoak antolatu ditu Azkoitiko Udalak, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Musika eta Bideojokoa sortzen izenpean, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dituzte saioak, Elkargunean, 09:00etatik 13:00etara artean. Bertan, musika eta bideojokoak programatzen irakatsiko dute, eta horretarako Scratch eta Makey-Makey programak erabiliko dituzte. Ikastaroan parte hartzeko hilaren 18tik 22ra bitartean eman ahal izango da izena, Elkargunean dagoen Gazte Informazio Bulegoan. 45 euro ordainduko beharko da, eta udalak %25 finantziatuko du. Informazio osoa, berriz, 943-02 60 27 telefonoan edo www.jolastek.eus atarian aurki daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide