Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatzen duen Balendin Enbeita bertso paper lehiaketako Gazteen Saria. Aurtengoa sariketaren 12. edizioa zen, eta gazteen mailan, Iturberen atzetik sailkatu da Aner Peritz zarauztarra. Hirugarren, berriz, Itsaso Aizpuruak egin du. Atzo, larunbata, banatu zituzten sariak Getxon (Bizkaia).
Helduen sariketa Fredi Paiak irabazi du. Haren atzetik salikatu dira Mikel Arrillaga eta Ekaitz Goikoetxea, hurrenez hurren.