Ehundik gora lagunek hartu dute parte Azkoitiko San Andres Xake Sarian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 4a

Anaitasuna Kakute xake elkarteak antolatuta, San Andres Xake Saria jokatu zuten atzo goizean Azkoitiko Elkargunean. Euskal Herri osoko nahiz atzerriko 107 xakelarik hartu zuten parte txapelketan, eta bost minutuko hamar partida jokatu zituen bakoitzak. David Lariño Nieto galiziarra izan zen garaile, eta bigarren postua Mikel Huerga nafarrak lortu zuen. Hirugarren, berriz, Carlos Varas Gonzales txiletarra geratu zen. Ikusi hemen argazkiak:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide