Kontzejupe Sariaren finalak jokatu dituzte Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 1a

Kontzejupe Sariaren finala, atzo. (Azkoitiko Udala) Atzo, San Andres Egunean, Kontzejupe Sariaren finalak jokatu zituzten Azkoitian. Beste urte batez, herriko pilotarien eta pilota zaleen topagune bihurtu zen Kontzejupea. Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatutako txapelketan sei partida jokatu zituzten guztira, eta honakoak izan ziren emaitzak: -  Lehenengo partida: Oier Juaristi - Urtzi Segurola - 16 Julen Etxaniz - Eñaut Aldalur -13 - Bigarren partida: Denis Galartza - Eritz Garate - 16 Jon Arregi - Eñaut Aldazabal - 10 - Hirugarren partida: Inhar Egaña - Oier Aldazabal - 8 Jon Etxaniz - Alex Juaristi - 16 - Laugarren partida: Ion Oteiza - 18 Iñigo Oteiza - 4 - Bosgarren partida: Unanue – Badiola - 18 Urien – Eizagirre -13 - Seigarren partida: Aitor Azkoitia - 15 Jon Juaristi - 18

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide