Gabonetako Bonoak salduko ditu larunbatean Herrixen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 28a, 12:10

Herritarrek Gabonetako erosketak Azkoitian bertan egin ditzaten, 50 euroko bonoak eskuratu ahal izango dira 35 eurotan. Bakoitzak bono bakarra erosi ahal izango du.

Azken urteetan bezala, Azkoitiko Herrixen Merkatari Elkarteak Gaboneko Bonoak kaleratuko ditu, datozen asteetan herriko merkataritza indartzeko asmoz. Larunbatean, abenduaren 2an, jarriko dituzte bonoak salgai, elkarteak Kultur Etxeko solairuan duen bulegoan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Horretarako, NAN-a aurkeztu beharko dute. 50 euroko bonoak 35 eurotan erosi ahal izango dira. Beraz, erosten dituztenek %30eko deskontua izango dute. Guztira, 200 bono salduko dituzte, eta, bakoitzak, gehienez, bakarra eskuratu ahal izango du. Ohi bezala, 10 euroko bost txarteletan banatuko dute bonoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide