Baztartxo jendez bete da, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko musika bandak elkarlanean estreinatu duten 'Bizkaia' ikuskizuna ikusteko
Mendez mende iraun duten dantza tradizionalez gain, musika tresnek, zuzeneko ahotsak eta sortu berri diren landutako koreografiez gozatu ahal izan dute Bizkaia lana ikustera Baztartxora bertaratu diren ia 500 lagunek.
Danbor hotsen aurretik, San Andres jaien barruan, gaur, zapatua, Bizkaia ikuskizuna estreinatu dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko musika bandak elkarlanean. Baztartxon eskaini dute emanaldia 18:00etan hasita, eta ordubete eskas iraun du.
Pablo Sorozabalen lanak eta gaiarengatik edo erritmoengatik nolabaiteko lotura duten Jesus Guridi musikariarenak, doinu eta abesti herrikoiak nahiz Benito Lertxundiren doinu eta abesti garaikideagoak eskaini dituzte zuzenean. Mendez mende iraun duten dantza tradizionalez gain, musika tresnek, zuzeneko ahotsak eta sortu berri diren landutako koreografiez gozatu ahal izan dute Bizkaia lana ikustera Baztartxora bertaratu diren ia 500 lagunek.
Hona hemen argazkitan Bizkaia ikuskizuneko hainbat une:
[flickr_set id="72157666757347839"]