Aitor Mimenzak eta Amaia Bernalek irabazi dute Azkoitiko XIII. herri lasterketa

Ainitze Agirrezabala 2017ko azaroaren 25a

Gizonezkoen mailan Joseba Plagaro sodupearra eta Unai Hernandez urretxuarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Emakumeetan, aldiz, Ainhoa Lekuona tolosarra eta Mari Karmen Seijas azkoitiarra sailkatu dira Bernalen atzetik. Eskualdeko azkarrena Mikel Garate azkoitiarra izan da, eta laugarren sailkatu da.

Aitor Mimenza elorrioarrak eta Amaia Bernal oñatiarrak irabazi dute Raka Maraton kirol ekarteak antolatutako Azkoitiko XIII. Herri Lasterketa. Gizonezkoen mailan Joseba Plagaro sodupearra eta Unai Hernandez urretxuarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Emakumeetan, aldiz, Ainhoa Lekuona tolosarra eta Mari Karmen Seijas azkoitiarra sailkatu dira Bernalen atzetik. Eskualdeko azkarrena Mikel Garate azkoitiarra izan da, eta laugarren sailkatu da. Gaur, zapatua, 16:30ean hasi da 10 kilometroko lasterketa, eta, guztira, 280 lasterkarik parte hartu dute proban. Mimenza elorrioarrak 31 minutu eta 21 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Plagarok hiru segundo gehiago behar izan ditu. Unai Hernandez, berriz, 33 minutu eta 25 segundotan iritsi da. Lehen emakumeak, Amaia Bernalek, 39 minutu eta 20 segundo behar izan ditu. Ikusi sailkapen osoa hemen. Hona hemen Azkoitiko XIII. Herri Lasterketako argazki bilduma: [flickr_set id="72157689629662284"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide