Liburutegi atzeko eskailera itxi egingo dute astelehenean, berritu egingo dutelako

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 24a

Liburutegi atzeko eskailera. (Azkoitiko Udala) Azkoitian, Aizkibel liburutegi atzetik Beidazar kalera arteko eskailera itxita egongo da datorren astelehenetik aurera, berritze lanak egingo dituelako udalak. Izan ere, adierazi dute egungo eskailera "oso irristakorra" dela, besteak beste egurrezkoa delako, eta, beraz, materiala aldatuko diote, erorketak eta istripuak saihesteko asmoz. Astelehenean, 07:00etan itxiko dute bide hori, eta ostegunean, 10:00etan irekitzea aurreikusten dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide