Trenbidearen Zumardia itxi egin dute ibilgailuentzat, barrakak direla eta

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 23a

Trenbidearen Zumardiako 1 eta 9 zenbakien arteko zatia dago itxita. (Maxixatzen) Azkoitian San Andres jaiak ate joka dituzte, eta datozen egunetan barrakak martxan izango dira Trenbidearen Zumardian. Dagoeneko hasi dira barraka batzuk muntatzen, eta, ondorioz, ibilgailuek ezin izango dute aparkatu 1 eta 9 zenbakien artean. Kalea itxita egongo da festak amaitu arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide