3.000 euro irabaziko ditu zozketaren garaileak.
Zubiaurre Igeri Elkartea babesteko eta Azkoitiko dendei laguntzeko, Azkoitiko igeri elkarteak zozketa jarri du martxan. Azkoitiko Herrixen Dendaixen Elkarteko saltokietan gastatzeko 3.000 euro irabaziko ditu zenbaki saritua duenak. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek igeri elkarteko edozein kiderekin jarri behar dute harremanetan, edo Koxka eta Orbela tabernetan ere eskura ditzazkete zozketa-txartelak, euro baten trukean.