Txikia IV.a ez da sailkatu Urrezko Aizkolari Kopako final laurdenetan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 12a

Julen Alberdi 'Txikia IV.'a, gaur, Azkoitiko Gurean. (Maxixatzen) Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa, Eusko Label Saria, jokatu dute gaur goizean Juen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak eta Ruben Saralegi leitzarrak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Minutu bateko aldea aterata, Saralegi nagusitu da proban, eta, beraz, azkoitiarrak ez du final laurdenetarako txartela lortu. 12:00etan hasita, hamabi enbor ebaki behar izan dituzte bi aizkolariek. Ondoren, Goikoetxe elgoibartar eta Matero gasteiztar harri-jasotzaileek Gabonetako Harrijasotze Kopa jokatu dute. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jaso dituzte harri-jasotzaileek. Ikusi probako argazki gehiago, Maxixatzen.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide